XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Makina mekanikoak

Gaur egun mota askotako makinak ezagutu eta erabiltzen ditugu.

Batzuk oso sinpleak badira ere -palanka adibidez-, beste batzuk askoz korapilatsuagoak dira, hala nola idazteko makina, garabia edo indusketa-makinak.

Makinak gizakiak asmaturiko aparatu edo tresnak dira, helburu hauek lortzekotan:

-Energia-mota bat beste mota bihurtzeko.

-Makinaren gainean egiten den lana beste norabait transmititzeko.

16. Aipa ezazu energi mota bat beste mota batekoa bihurtzeko gai den makina bat.

Azal ezazu zein den burutzen duen transformazioa.

Kanpo-indar batek sorturiko lana hartzen duten makinak eta lan hori beste gorputzetara transmititzen dutenak, makina mekanikoak direla esan ohi da.

Makina mekanikoetan, erarik sinpleenean, beti egon behar du indar eragile (F) batek, makinaren parteren bat higiarazten duena eta lana egiten duena.

Aldi berean, makinaren beste parte batek indar egiten du, indar erresistentea (R) deritzona, desplazamendua ere sortaraziz, modu horretan makinatik lana lortzen delarik.

17. Azter ezazu 15. irudiko makina sinplea.

-Azal ezazu non egiten den indar eragilea eta non egiten den indar erresistentea.

Makina mekanikoetan bi lan-mota burutzen dira:

Lan motorea (Wampsubm;) edo lan eragilea, alegia, makinari egindako indar eragileak (F) buruturiko lana.

Lan erresistentea (Wampsubr; ), hots, indar erresistenteak (R) buruturiko lana.

Makinek ezin dezakete beren gainean eragindako lana baino lan gehiagorik sortu.

Wm = Wr

Dena den, makinek modu egoki eta abantailatsuan transmiti dezake indarra edo higidura, era horretan indarraren edo desplazamenduaren aurrezpena lortuz.

Definizioz, makinen abantaila mekanikoa indar erresistentearen (R) eta indar eragilearen (F) arteko zatidura da.

Abantaila mekanikoa = R/F

Barne-errekuntzako motorea. Makina honek erregaiaren energia termikoa ibilgailua higiarazteko gai den energia mekaniko bihurtzen du.

Indar...

Indar...

15. ird.